Finantza aholkularitza - Corporate

ENPRESA BERREGITURATZEA

Bezeroek behar dituzten aholkuak eskaintzen dizkiegu, enpresa-egiturarik egokiena aurkitu eta, horrela, taldearen zerga-, lege- eta kontabilitate-kudeaketa optimizatzeko eta beraien jardueren eta jabetzen gaineko arriskua gutxitzeko.

Bat egiteko edo zatitzeko prozesu osoaz arduratzen gara, berregituratze-eragiketa behar den bezala erregistratuta eta abian egon arte.

  • Berregituratze-estrategia.
  • Bat egiteko edo zatitzeko proiektua.
  • Batzar Nagusirako laguntza.
  • Argitalpenak, sozietatearen izena eskatzea.
  • Merkataritza Erregistroan izena ematea.
  • Taldeko enpresen arteko kontratuak.
  • Enpresa matrizearen familia-protokoloak.

FINANTZAKO DUE DILIGENCE

Mazarredo Auditores Taldeak esperientzia zabala du orotariko eragiketetan, DUE DILIGENCE azterketari esker, bat egiteko eta erosteko eragiketetan, enpresen salmentan nahiz finantzaketa lortzeko eragiketetan.

Eragiketaren helburu den sozietatearen ezagutza sakona eskaintzen diegu alderdi guztiei. Finantzetako egoera-orrien egiazkotasuna ziurtatzeaz gain, urteko kontuetan agertu ez arren, egon litezkeen plusbalioen, kontingentzien, kontratu-bidezko betebeharren berri ere ematen dugu.

Horri esker, erosleak beharrezko informazio guztia izango du eskura, targetari buruz hartu beharreko erabakia hartzeko.

NEGOZIO ETA BIDERAGARRITASUN PLANAK

Salmenta-plan estrategikoa.

Sozietateak indarrean dituen kontratuetan eta adostutako salmentetan oinarrituta, datozen hiru ekitaldietan, gutxienez, izango duen garrantzi garbiaren zenbatekoa kalkulatzen dugu.

Inbertsio-plana.

Altxortegi-beharrak estaltzeko negozio-jarduerak behar duen inbertsio-plana egiten dugu.

Finantza-erakundeekin eta beste erakunde batzuekin dauden pasiboei lotutako altxortegi-beharrak zehazten ditugu.

Kostu-egitura.

Zenbatetsitako salmenten arabera, urte bakoitzeko kontu-emaitza egingo dugu, emaitza-kontu historikoetan eta gastu partikularretan oinarrituta.

ENPRESEN BALORAZIOA

Prozedura horren bidez, enpresaren ondarea, jarduera eta potentziala osatzen dituzten elementuak ez ezik, kuantifikagarria den beste edozein elementu ere kuantifikatzen dugu.

Balorazio-bideak sailkapen honen arabera bereizten dira:

  • Metodo estatikoak (edo analitikoak): une jakin batean enpresaren finantzetako egoera-orrietan ikus daitekeen ondare-egoera erabiltzen da balioa zehazteko oinarritzat. Alegia, ez da kontuan hartzen enpresak etekinak sortzeko duen gaitasuna eta, beraz, balioa zehaztean ez dira aurreikuspenak kontuan hartzen.
  • Metodo dinamikoak: enpresa inbertsio-proiektutzat hartzen dute; hau da, aktibotzat. Horregatik, enpresak bazkideentzat etorkizunean sor ditzakeen kutxa-fluxuak eguneratzea eskatzen du, eta, kasuan-kasuan, antzeko enpresa edo sozietateen transakzioetan zehaztu den balioarekin alderatzen da, informazio publikoa erabiliz horretarako.

 

Kontu-ikuskaritza

Kontu-ikuskaritza

Dirulaguntzei buruzko txostenak

Dirulaguntzei buruzko txostenak

Konkurtso-administrazioa

Konkurtso-administrazioa

Txosten ekonomiko eta judizialak

Txosten ekonomiko eta judizialak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies