Mazarredo Auditores Taldeaek kontu-ikuskaritzako zerbitzu hoberena eskaintzen du, lanean ezinbestekoa den independentziaz eta objektibotasunez.
Kontu-ikuskaritzan bildutako ezagutza bezeroarentzako balio bihurtzen dugu, antzemandako arriskuen berri emanez eta gomendioak eta hobetzeko esparruak jakinaraziz, bezeroek beren baliabideak optimizatu ditzaten.
Horretarako, Mazarredo Auditores Taldeak talde bat esleitzen dio lan bakoitzari, bezeroarekiko esperientzia eta haren ezaugarriak kontuan hartuta.
Mazarredo Auditores Taldeaek kontu-ikuskaritza zerbitzua eskaintzen die ikuskaritza egiteko derrigorra duten enpresei. Hain zuzen, hiru ekitalditan jarraian honako hiru parametro hauetatik bi gutxienez betetzen dituzten enpresei.
Azpimarratzekoa da 2013ko irailaren 29an Ekintzaileei eta beraien nazioartekotzeari laguntzeko 14/2013 Legea indarrean sartu zenez geroztik, egoera-balantze eta ondare garbiko aldaketen egoera-orri laburtuak aurkezteko muga berriak ezarri dituztela. Aurrerantzean honako hauek hartu beharko dira kontuan:
Garrantzitsua da aipatzea balantze eta emaitza-kontu laburtua egin ahal izateak ez duela salbuesten kontu-ikuskatzea egin behar izatetik, baldin eta epigrafe honen hasieran aipatu ditugun auditoretza-mugak betetzen badira.
Gaur egungo errealitate ekonomikoa dela eta, geroz eta beharrezkoagoa da kontu-ikuskaritza egitea, finantza-erakundeei, hornitzaileei, administrazio publikoei, akziodunei eta bazkideei begira. Hirugarren baten, kontu-ikuskari independente baten iritziak seguritatea eskaintzen die enpresaren kudeatzaileei eta hari lotutako alderdi guztiei.
Horretarako, kontabilitate- eta finantza-sistema guztiei lotutako azterketa zorrotza egingo da, kudeaketaren inguruko sinesgarritasuna emateko asmoz.
Merkataritza Kodearen 42. artikuluak zehazten du enpresa-taldearen definizioa. Artikulu horren arabera, taldea izango da baldin eta sozietate batek, zuzenean edo zeharka, beste enpresa baten edo batzuen kontrola badu.
Kasu hauetan nahitaez aurkeztu behar dira urteko kontu bateratuak:
Tamaina dela eta: aurreko bi urteetan taldeak 2 baldintza hauek gainditzen dituenean, urteko kontu bateratuak ikuskatzeko betebeharra izango du:
Azpitaldearen arabera: Espainiako eta EBko beste estatu bateko sozietate baten menpekoa izan behar du, eta sozietate horrek enpresa nagusiaren partaidetzen % 50etik gora eduki behar du. Era berean, kanpoko bazkideen % 10ek, gutxienez, ez du urteko kontu bateratuak egiterik eskatu behar ekitaldia itxi baino 6 hilabete lehenago.
Bezeroaz dugun ezagutzari eta kontu-ikuskaritzako espezializazioari esker, enpresa-inguruaren osagai guztietarako auditoretza-txostenak egiten ditugu: akziodunak, finantza-erakundeak, hornitzaileak, bezeroak, langileak… Gure txostenen fidagarritasuna dela eta, merkatuari konfiantza eskaintzen diogu.
Informazioa eta bisitaldiak sistematikoki ordenatuz, enpresak kontu-ikuskaritzara bideratuko dituen baliabideak ahalik eta gehien murrizteko antolatzen dugu geure lana.